lunes, 17 de marzo de 2008

Aldaketarako garaia



Orain dela 30 urte, historiak dioenez,Euskal Herrian independentzia proiektua garatzeko bideari ateak itxi zizkioten garai hartako Espainiako gobernuburuek eta erregiolalistek. Horrela, gaur egungo zatiketa
imposatu biguten, hau da, Euskal Herria hirutan banatu zuten. Baina Ezker Abertzaleak bere motoreak martxan jarri eta hainbat bide eta forma landu zituen independentziari ateak ireki eta gobernu espainiarrak
eta erregionalistek landutako zatiketa inposaketa horri aurre egiteko eta independentziari bideak irekitzeko. Hori helburu, alternatiba demokratikoa, Lizarra Garazi, Bergarako proposamena, Anoetako proposamena eta abar bultzatu zituen. Horrenbestez, esan dezakegu Ezker Abertzalearen lana dela medio, gaur egun inork ezin du ukatu Euskal Herria aldaketa politiko garaian murgilduta dagoenik. Horra hor, milaka eta milaka ahotsek esaten duten legez, Euskal Herrian emango den aldaketa politikoak lurraldetasunean eta erabakitzeko eskubidean oinarrituta egon behar duela. Hori guztia ez dugu bakarrik euskaldunok esaten , hala gertatzen dabil XXI. Mendeko Europako beste nazio batzuetan. Euskal Herrian aldaketa politikoa norabide horretan gauzatzeak independentziarako eta euskal estatua sortzeko aukera emango luke; horrela Ezker Abertzaleak independentzia proiektua, beste proiektu guztiekin konpartitu eta defendatzeko aukera izango luke. Horregaitik, Ezker Abertzaleak, hilabete batzuetatik hona, independentzia proiektuarekin bat datozen pertsona eta erakundeekin konpartitzeari eta, era berean, independentzia proiektua ezagutarazteari ekin dio. Estatu Espainiarrak, Ezker Abertzalearen independentzia proiektuaren sendotasuna eta baliagarritasuna ikusita, ostera ere, orain dela

30 urteko erreseta zaharrak martxan jarri ditu. Horrela independentziari ateak itxi eta herri honen ukazioan eta zapalkuntzan oinarritutako iruzur berri bati hasiera emateko operazio politikoa jarri du martxan. Hori lortzeko, estatu espainiarraren gobernuburu dugun PSOEk Ezker Abertzalearen eta Euskal Herriaren aurkako erasoaldia hasi du. Horren lekuko ditugu Mahai Nazionalaren espetxeratzea, tortura basatiak, 18/98 auzipetuen kontrako urteetako kartzela zigorrak, presoen jazarpenak, gazte independentisten kontrako kriminalizazio eta erasoaldi poliziala eta, azkenean, gobernu horren aurpegi faxista ilunena erakutsiz ANV eta EHAKren ilegalizazioak.

Alabaina ezin dugu ahaztu PSOEk independentismoari ateak itxiko dizkion iruzur berri hau ez duela bakarrik martxan ipini; eurekin bat egin dute PNV eta NABAI erregionalistek, bere babes osoa emanez Espainiako gobernuari. Hala, zatiketa mantenduko lukeen iruzur berria ezartzeko eta zatiketa horri baliatuz Alberdi bi horien (PNV eta NABAI ) interes partidistak mantentzeko alderdiok aspaldi itxi zizkioten ateak independentziari. Horrenbestez, PSOEk independentismoarekin amaitzeko martxan ipini dituen operazio polizialek Euskal Herria salbuespen egoera larri baten sartu dute. Hala herri honen eta herritarren eskubide guztiak zapalduak eta erasotuak izan dira. Horregaitik, esan daiteke, hauteskunde hauek ezin ditugula onartu alderdikerien menpe daudelako. Hauteskunde hauetan herritarrek izan behar dute inoiz baino garrantzi handiagoa; hauteskunde hauek Euskal Herria eta euskal herritarron eskubiden zapalketari jarraipena emango diotenak izango direlako ezin dugu herri honek urte askotan defendatu dituen eskubide eta baloreak alderdikeri batzuengatik saldu. Beraz, herri gisa erantzun behar diogu estatu espainiarrari. Beraz, hauteskunde hauek dira, Euskal Herri osoaren eta euskal herritar guztion hitza entzunarazteko bentako aukera; ASKI DA esateko eta INDEPENDENTZIArako garaia badelako. Eta hori esateko euskal herritarrok hauteskunde hauetan dugun tresna eraginkorrena ABSTENTZIOA da, hori delako hainbat eta hainbat sufrimendu ekarri diguten hauteskunde espainiarrak deslegitimatzeko baliabide eraginkorrena. Horregaitik, abertzale eta aurrerakoi zareten denei BSTENTZIOAREN aldeko apustua egiteko deia egiten dizuegu.

No hay comentarios: