
viernes, 23 de mayo de 2008
nuevo operativo de espionaje contra la Izquierda Abertzale

martes, 20 de mayo de 2008
Jon Josu, por los favores prestaos!

Su otrora todopoderoso burukide, quien viajara con galan, jauntxo de los oligarcas, rumbo tierras de los pictos para mediar en la compra de scottish power, ya tiene su premio.
En la primera, no ha podido ser. Pero tanqui, jeltzales de estomago agradecido, ya llegaran otras.
Según hemos sabido, mientras se estaba gestando la creación del macro-holding entre la catalana-española Gas Natural e Iberdrola, Galan, prometió a su gran amigo Jon Josu, que si todo salía como es debido, tendría su recompensa:
Dirigir la rama de energías renovables en Valencia, la futura IberGas.
Pero Cagoenlaputa (dirá el demócrata Jon...) todo se ha ido a freír espárragos.
Tendrá que seguir, como profe en Harvard, haciendo meritos y esperando la siguiente ola. Es lo que tiene la globalización, la delgada línea entre presi de un partido a presi de una multinacional es muuuuyyy delgada.
viernes, 16 de mayo de 2008
NAZIO PLAZA ekainaren 7an IRUÑAN


Aberri Egunaren ondotik, Euskal Herrian burujabetzan oinarritzen den aldaketa politikoaren aldarrikapenaren eta eraikuntzaren inguruan indar berriak biltzen jarraitzen dugu. Ekainaren 7an Iruñea aldaketaren aldeko indarren bilgune bilakatu nahi dugu.
Noiz aitortuko gaituzten zain ezin gaitezke geratu. Euskal Herriaren biziraupena eta garapenaren aldeko lanean gabiltzan guztion elkarlana eta indar bilketan urrats berriak ematen joatea ezinbestekoa da.
Euskal Herriaren aldeko nazio eraikuntzaren aktibo guztiaren ahotsa bilduko duen NAZIO PLAZA izatea nahi dugu. Ahal bezainbeste indar bilduta, nazioa garela ozen aldarrikatu eta aldaketa politikoaren alde martxan dagoen herria garela agertzea dugu xede nagusia.
Esan bezala, Iruñea, Euskal Herriko hiriburua, izango da deialdiaren kokalekua. Honela, Nafarroa Garaia Euskal Herriak behar duen aldaketan ezinbestekoa dela aldarrikatuko dugu.
- 10:00etan HERRITARREN FOROAK. Karlos III zinemetan; Euskal Unibertsitatea, Zazpiak bat auzolanean eta Euskarazko Wikipediaren inguruko tailerra.
- 11:00tatik 14:00tara PLAZA. Lurralde ezberdinetako bertsolariak, dantzak, musikariak, haurrentzat emanaldiak, ikurriñari omenaldia... Naziotasuna aldarrikatzeko ekitaldia izanen da.
- 14:00etan Bazkaria. Iruñeko alde zaharreko peña ezberdinetan.
- 17:30tan MARTXA NAZIONALA Golem zinemetatik. Eguneko ekimen zentrala izanen da, non milaka ahotsekin ahots bakarra altxatzea dugun helburu: Nazioa gara, zazpiak bat, burujabetzaren alde!
Eguna amaitzeko, kale animazioa izango da Iruñeko alde zaharrean.
DATA: EKAINAK 9
TOKIA: MAULE
ORDUA: 21:00
EKIMENA: HERRI PLAZA
DATA: EKAINAK 15
TOKIA: GASTEIZ, Aldabe Gizarte etxean
ORDUA: 20:00
EKIMENA: HERRI PLAZA
DATA: EKAINAK 30
TOKIA: LIZARRA, Euskaltegian
ORDUA: 20:00
EKIMENA: “XIBERUA BIZI 2008” DVDaren Aurkezpena
DATA: EKAINAK 16
TOKIA: OIARTZUN
ORDUA: 19:30
miércoles, 14 de mayo de 2008
Palestinatik datorren boikota egiteko deiari erantzunez

-Sodupe: galarraga kalean, 19.30etan
Araba
-Gasteiz: 19:00etan Posta kalean
Nafarroa
-Iruñea, Mercaderes plaza 19:30etan
Gipuzkoa
-Donostia
Ipar EH
-Baiona
-Galdakaon (informazio gunea institutoan)
lunes, 12 de mayo de 2008
Ino espetxetzeratzearen aurrean




Ino Galparsoro Arrasateko alkatearen espetxetzeratzearen aurrean honako hau adierazi nahi dugu:
Ino Galparsoro kartzelan sartzearen erabakia PSOEk hartu duela, eta Garzonek tramitatu baino ez duela egin. Beraz hau ez da Garzonada bat, erabaki hau oso estrategia zehatzari, helburu politiko argiak dituen estrategiari erantzuten dio, PSOEk herri honetako proiektu independentistarekin amaitzeko egin duen hautuaren baitan baino ezin dugu kokatu. Eta estrategia horretan noraino heltzeko gai den ikusi dugu: alderdien ilegalizazioak, zuzendaritza politikoak, bizi arteko espetxe zigorrak eta tortura basatiez gain, herriak aukeratu duen alkate edota hautetsi bat espetxeratzeko gai ere badela, erakutsi nahi izan digute. Jauzi kualitatibo garrantzitsua eman dute.
Estrategia horrek izen-abizen zehatzak ditu: salbuespen egoera. PSOEk euskal independentismoarekin amaitzeko salbuespen egoera ezarri du Euskal Herrian, inkisizioak, 36ko matxinatuek edota frankismoak erabili zituzten metodo errepresiboak erreproduzituz.
Baina gertatzen ari den guztia ezin dugu ulertu PNVren oniritzirik, babesik eta laguntzarik gabe. Eta horren erakusgarria asteazkenean bertan Arrasaten bertan bizitu genuena: Guardia Zibila Arrasateko Udala miatzen ari zen bitartean, Ertzaintza herritarren manifestazioa kolpeka eragozten, prentsaurrekoak tiroka galarazten, herritar batasunaren 30.urteurrena debekatu eta herritarrak kolpatzen… Urkulluk PSOEri laguntza osoa eskaini dio, PSOErekin akordioa lortzearen truk. Izan ere, biek ala biek ondo dakite, akordio hori egin ahal izateko ezker abertzalea kendu behar dutela paretik.
Eta zergatik kendu behar gaituzten paretik? Jakin badakitelako ezker abertzaleak herri hau independentziaren atariraino eraman dezakeen proposamen politikoa duela, herri honen lurraldetasun eta autodeterminazio eskubideak bermatu eta gauza ditzakeen proposamen politikoa duela eta, gainera, proposamen hori herriak bere egin dezan lanean eta borrokan jarraitzeko determinazio osoa dugula. Eta zentzu horretan badakite, guk geroz eta gehiago kaleratu eta gizarteratu proposamen horren eduki eta balio politikoak, geroz eta herritar eta sektore gehiagok egingo dutela bat proposamenarekin, izan ere, proposamen hori da gaur-gaurkoz herri honetan benetako aldaketa politikoa ekar dezakeen bakarra eta, era berean, herri honetan bizi dugun gatazka politiko eta armatua eragiten duten zatiketa, ukazioa eta zapalkuntza gainditzeko proposamen bakarra. Beldur diote ezker abertzalearen potentzialidadeari, eta horregatik eraso egiten digute.
Hau da PNV eta PSOEren demokrazia, hauek dira bi alderdi horien printzipio etiko eta demokratikoak. Euren mozio etikoen bidez Garzoni bidea ireki baino ez diote egin, bidea erraztu diote, eta gure alkateak errepresioaren dianan kokatu dituzte. Eta horregatik gaur inoiz baino argiago esan nahi dugu PNV ere badela Inoren espetxeratzearen eta etor daitezkeen erasoen erantzule, eta PNVrekin batera estrategia hau bere egin duten alderdietako zuzendaritzak..
Salbuespen egoera honek, inoiz baino ageriago uzten du aldaketa politikoaren premia, Espainiako Konstituzioaren kaiola apurtzeko premia. Noiz arte jarraitu behar dugu gure herriaren eskubideak urratzeaz gainera, tortura, ilegalizazioak, espetxeratzeak, makroepaiketak, egunkarien itxierak eta abar luze bat ahalbidetzen duen orain 30 urte inposatu ziguten marko konstituzional honen pean?
Inoiz baino ozenago nahikoa da esateko ordua iritsi da, eta erasoen aurrean Euskal Herriaren eskubideen eta autodeterminazioaren aldeko herri harresia altxatzekoa. Gu horretan gaude, eta eraso hauek guztiek ez gaituzte ezta milimetro bakar bat ere gure bide politikotik mugiaraziko. Euskal Herrian benetako aldaketa politikoa eman dadin eta horretarako, eztabaidaren parametro errealak kokatzeko ahaleginak eta bi egingo ditugu; hain zuzen horixe zen gure mozio propioa aurkeztuta bilatzen genuena, eta ikusi dugu nola Garzoni, eta PSOEri ez zaien batere gustatu gure hautua.
Mozioan benetako aldaketa politikoaren gakoak mahai gaineratzen dira, baita gatazka politikoa gainditzeko askatuko beharreko korapiloak zeintzuk diren argi eta garbi adierazi ere. Horregatik, gaurkoan berretsi egin nahi ditugu mozioan aurkezten ditugun lau puntuak:
-Dimisio eskaerak eta zentsura mozioak, eta halaber, ezker abertzalea isolatzeko estrategia oro, antzua dela gatazkaren konponbidera heltzeko.
-Gatazka politikoa konpontzeko gakoa autodeterminazio eta lurraldetasunaren korapiloak askatzea dela.
-Udal honek uste du euskal herritarrek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela, eta, hori lehenbailehen eman dadin urratsak eman behar direla, eta Espainia nahiz Frantziako gobernuek Euskal Herriak erabaki duena errespetatu behar dutela.
-Udal honek bere eskuetan dagoen guztia egingo duela euskal gizartea eskatzen eta nahi duen benetako aldaketa politikoa gauza dadin.
-Udal honek bere egiten du proiektu politiko guztiak aukera berdintasunean lehiatzeko duten eskubidearen aitortzan eta hori bermatzeko bere eskura dauden bitartekoak jarriko ditu.
Errepresioak min eman arren, errepresioa antzua da gurekin amaitzeko. Zapatero eta Rubalcaba berriro erratuko dira bide honekin ezker abertzalearekin akabatzea lortuko dutela pentsatzen badute, bere aurreko guztiak erratu diren bezalaxe. Ezker abertzalea herri honetan oso sustraituta dagoen errealitatea da, erro oso indartsuekin, kimu berriak sortzeko izugarrizko gaitasunarekin gainera.
martes, 6 de mayo de 2008
Una de zipaios

Y no será la ultima.
se viene viendo últimamente, la bravuconería y chulería con la que actúan, (durango, arrasate...), la impunidad con la que nos golpean, y la facilidad con que nos ponen una bolsa en la cabeza y nos llevan detenidos a sus cuarteles.
Hoy a sido en ezkerraldea, mañana?
Mikel, Unai, Sendoa, Héctor eta Gorka, zuekaz gauz
lunes, 5 de mayo de 2008
viernes, 2 de mayo de 2008
LEKUBASO, ZERGAITIK HORRELA?

Aspaldi esan genuen zerbait egin behar zela toki hau berreskuratzeko, baina inork ez du ezertxo ere egin. Toki hau aproposa da lagunekin zein familiarekin eguna igarotzeko baina ezinezkoa da egoera tamalgarrian dagoelako. Lekubasora doan bideari buruz zer esanik ez! ziur asko basoetako pista asko eta asko hau baino hobeto egongo dira...
Bada egoera horren erantzule bat: Galdakaoko Udala. Zertarako nahi dute Usansolo beraien menpe eduki? Beraientzat diru iturri garrantzitsua delako? Bai, noski, Usansolotik lortutako diru sarrerak ez dituzten gure herrian, Usansolon, inbertitzen. Merezi al dugu usansolotarrok gure inguruak horrela edukitzea? Usansolotarrok gure herrian agintari bagina horrela edukiko genuke?









