viernes, 2 de mayo de 2008

LEKUBASO, ZERGAITIK HORRELA?


Aspaldi esan genuen zerbait egin behar zela toki hau berreskuratzeko, baina inork ez du ezertxo ere egin. Toki hau aproposa da lagunekin zein familiarekin eguna igarotzeko baina ezinezkoa da egoera tamalgarrian dagoelako. Lekubasora doan bideari buruz zer esanik ez! ziur asko basoetako pista asko eta asko hau baino hobeto egongo dira...

Bada egoera horren erantzule bat: Galdakaoko Udala. Zertarako nahi dute Usansolo beraien menpe eduki? Beraientzat diru iturri garrantzitsua delako? Bai, noski, Usansolotik lortutako diru sarrerak ez dituzten gure herrian, Usansolon, inbertitzen. Merezi al dugu usansolotarrok gure inguruak horrela edukitzea? Usansolotarrok gure herrian agintari bagina horrela edukiko genuke?

No hay comentarios: