
Uztailak 6ko Kronika
Sanferminak hasi dira eta dagoeneko jaia da nagusi Iruñeako Alde Zaharrean. Urtero bezala, hainbat oztopo izan dituzte ikurriña eta bestelako aldarrikapenak zabaldu nahi izan dituztenek. Hala ere, kontrol polizialaren gainetik, Udal Plazan ikurriña erraldoi bat ikusteko aukera izan da, eta baita ere euskal preso politikoen aldeko pankarta bat. Euskal Herrirako marko politiko berri bat eskatzen zuen pankarta bat ere zabaldu da txupinazoak Iruñeako zerua jotzen zuenean.
Udaletxean, bestalde, zinegotzi independestitak ikurrinari dagokion lekua ematen saiatu dira, baina ez dute aukerarik izan eta kanporatuak izan dira udaltzainen partetik. Txupinazo ondoren, errepresaliatuek merezitako omenaldia jaso dute Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eskutik. San Franzisko enparantzan egin den brindisean, Joseba Pavon euskal preso politiko ohiak hartu du hitza "barruan geratu direnei gogoratzeko".
apurtu-n gehiago
No hay comentarios:
Publicar un comentario