

Nazioa gara, zazpiak bat, Auzolanean
Pasa den larunbatean, Nazio Plaza ekimena aurkeztu genuen Iruñean. Euskal Herriko lurralde, esparru edo eta pentsamendu ezberdinetako 45 herritarrekin batera aurkeztu genuen.
Aberri Egunaren ondotik, Euskal Herrian burujabetzan oinarritzen den aldaketa politikoaren aldarrikapenaren eta eraikuntzaren inguruan indar berriak biltzen jarraitzen dugu. Ekainaren 7an Iruñea aldaketaren aldeko indarren bilgune bilakatu nahi dugu.
Noiz aitortuko gaituzten zain ezin gaitezke geratu. Euskal Herriaren biziraupena eta garapenaren aldeko lanean gabiltzan guztion elkarlana eta indar bilketan urrats berriak ematen joatea ezinbestekoa da.
Euskal Herriaren aldeko nazio eraikuntzaren aktibo guztiaren ahotsa bilduko duen NAZIO PLAZA izatea nahi dugu. Ahal bezainbeste indar bilduta, nazioa garela ozen aldarrikatu eta aldaketa politikoaren alde martxan dagoen herria garela agertzea dugu xede nagusia.
Esan bezala, Iruñea, Euskal Herriko hiriburua, izango da deialdiaren kokalekua. Honela, Nafarroa Garaia Euskal Herriak behar duen aldaketan ezinbestekoa dela aldarrikatuko dugu.
Egun osoko egitarauak osatzen du Nazio plaza:
- 10:00etan HERRITARREN FOROAK. Karlos III zinemetan; Euskal Unibertsitatea, Zazpiak bat auzolanean eta Euskarazko Wikipediaren inguruko tailerra.
- 11:00tatik 14:00tara PLAZA. Lurralde ezberdinetako bertsolariak, dantzak, musikariak, haurrentzat emanaldiak, ikurriñari omenaldia... Naziotasuna aldarrikatzeko ekitaldia izanen da.
- 14:00etan Bazkaria. Iruñeko alde zaharreko peña ezberdinetan.
- 17:30tan MARTXA NAZIONALA Golem zinemetatik. Eguneko ekimen zentrala izanen da, non milaka ahotsekin ahots bakarra altxatzea dugun helburu: Nazioa gara, zazpiak bat, burujabetzaren alde!
Eguna amaitzeko, kale animazioa izango da Iruñeko alde zaharrean.
EKIMENA: HERRI PLAZA
DATA: EKAINAK 9
TOKIA: MAULE
ORDUA: 21:00
EKIMENA: HERRI PLAZA
DATA: EKAINAK 15
TOKIA: GASTEIZ, Aldabe Gizarte etxean
ORDUA: 20:00
EKIMENA: HERRI PLAZA
DATA: EKAINAK 30
TOKIA: LIZARRA, Euskaltegian
ORDUA: 20:00
EKIMENA: “XIBERUA BIZI 2008” DVDaren Aurkezpena
DATA: EKAINAK 16
TOKIA: OIARTZUN
ORDUA: 19:30
DATA: EKAINAK 9
TOKIA: MAULE
ORDUA: 21:00
EKIMENA: HERRI PLAZA
DATA: EKAINAK 15
TOKIA: GASTEIZ, Aldabe Gizarte etxean
ORDUA: 20:00
EKIMENA: HERRI PLAZA
DATA: EKAINAK 30
TOKIA: LIZARRA, Euskaltegian
ORDUA: 20:00
EKIMENA: “XIBERUA BIZI 2008” DVDaren Aurkezpena
DATA: EKAINAK 16
TOKIA: OIARTZUN
ORDUA: 19:30
INFO GEHIAGO
Nazio Eztabaida Gunea 943 26 08 55 idazkaritza@eztabaidagunea.org
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada